XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

sot-anal. Behar bezalako apaizen jantzi tipikoan egoten den zuloa, komuneko lana erraztearren.

sua-jili. 1/ Afrikako hizkuntza. 2/ Sua ez da horrela pizten, jilipollas!

sudurri. Antonimoa: Pinotxo.

suhizidio. Gure alabaren gizonak bere burua hil du.

sukarka. Gorputzaren tenperaturak gora egitean, pentsamentu atzerakoiak edukitzen dituena.

suomiarma! Finlandiar andaluza.

subertsoniko. Bertsolariak soinuaren abiada baino azkarrago kantatzen duenean.

supoziktorio. Gorputzean sartuta egundoko alaitasuna eragiten duen medikamentu solidoa.

surfrimendu. Lau egun, lau, olaturik gabe!